sábado, 6 de junio de 2009

Lehenengo Eguna!!

DUA SATU LIMA!!! hau da nere logelan zenbakia 215. Atzo Kuta reef-en surfeatu nun goizen eta olatu politak hartu nitun, gero atera eta Bingin aldera jo nuen nere Hondarekin, uuuuh!! Ze trafiko Kuta aldean, autobia gauza txoro bat da! Ezin da esplikatu.....!baina bueno Binginera iritsi nintzen, eta eskerrak bidea gogoratzen nuela!! Made Warung-era joan eta hantxe topatu nuen Made,jabea. Marroke argazkilaria ere bertan zegoen, hau beti bezela hemen bizi da hilabete batzuk!! Ezagutu ninduen eta berekin zeuden bi argentinar ere lagun egin nituen, boludoooooo!! Bingin txiki baina polit zegoen, low tide!!!! eta nik eskarpinik ez!! baina bueno Dreamlandera joan eta han olatutxo batzuk bazeuden!! A zer txikizio egin duten Dreamland hondartzan!!! Ezin da legala izan! Lehen egurrezko warungnak zeunden tokian, kriston Hotel-Diskoteka eraikitzen hari dira!! Lotsagarria, baina bueno zer egingo diogu! Bingin beti bezela jarraitzen du eta bihar bertara joango naiz lasaitasun pixkat topatzera!!Kutak kantsatu egiten du eta!!

Bueno gaur Canggun izan naiz goizean!! A zer OLATU LAGUN!!! Oso ona!! ez nuen hori espero, eta gainera jende gutxiki hartu det! Bertan Guadalupeko batekin egin dut topa, eta duela 10 urte Balin bizi da, a ze kabroi!! Bueno frantzesez egon gea hitzegiten eta olatu gutxi datozenez , lekutxo batzuk gomendatu dizkit!! Baina hau sekretua da, ordun ez det ezer esango!!jur jur jur!!! gero arratsaldean Middle-n sartu naiz eta bueno bainito bat, 1 bat seriek, oso justu !!
ta orain ba interneta dagoen leku baten nao ta laster afaltzera joango naiz!!!

Bueno lagunok!!Zainduu!!

P.S. Familia!!!! Etxera deitzen saiatu naiz baina ez dakit zer gertatzen ze ezin gendula hitzein. Sms bat ere bidali dizuet eta email bat!! Bueno ni dana ondo!! BAGUS BAGUSS!! Muxu bat!

1 comentario: